XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), izadiaren Egillea'k atsegin etzaigun artarako gaitasun aundiz jantzi ezgaituan ezaupidea da.

On zaizkigun jaki edakiak, oitura txarrez bigurritugeko edo gaxotasunez bestelatugeko tastamen ta usaimenari egoki datorzkio; eta gozo ta usai txarrak, usteltasunarren edo beste nolakotasunarren gaitz dagiguketen jaki eta edakiak zein diran iragartzen digute.

Urtzi'k soñaren baño gogoaren ardura gutxigo izan ez du.

Gurasoak, irakasleak, ezitetxe ta irakastetxetako zuzenlariak, gai onetan beren adiya ongi zulkatu bear dute, zuzen jarduerazi ezkero garaurik bikañenak eman ditzaken antzea ez galtzeko eta jayotzaz eztagokion lanean erkitzea eragozteko.

Nor berak ere jardun bear du azterkatze onetan; amabi urteko umeak, geienean, zertarako zaletasuna duan, zertan duan nekerik gutxiena, zein ikastetan errazena aurreratzen dau, zer lankizunetan argitasun ta trebetasun geiago arkitzen duan igartzeko ainbat gogargi izaten du.

III. Ume bakoitzaren antze berezia zeintzeko ikasketa

Ongien dagokiona aurrean ikusteak, bakoitzaren gaitasun berezia ernarazi dezaken tokiak ikertzera eramanaz, umien begi-aurrean mota asko-askotako gauzkiak jartzea egoki-egokia izango litzake.

Orduan, beren senera utzi ta, oarle argidunak bertatik eratuko lituzke muetatze kidekeak.

Amar amabi urteko ume taldearen betaurrean gabeukatz erabilkia azaldu ezazute, eta ayen artean igitz gogal eragin-eragindurik iñor ba da, azterkatu naiagatik, galdetzeko zentzutasunagatik eta ikustatzen dagon egiña ulertzeko erraztasunagatik, bertatik burua erazagutuko duala eskier eskier da.

Irakurri zayezute olerki zatia, eta oyen artian Garcilaso, Lope de Vega, Ertzilla, Calderon edo Melendez'ik bada, bere begiak txintartzen ikusiko dituzute, bere biotzak tanpaka dagiala, bere adimena igitzen dala, bere irudimena, berak ere ulertzen ez duan zarrastapean, sutatzen dala ezagutuko dezute.

Zai ba bata bestiaz aldatzeko; bi ume neurriz gañekotatik bi gizon lau-lauak daterazkitzuteke.

Enara ta arranoa beren egoen indar ta pizkortasunarren berexten dira;(...).